top of page

Lehiaketa

Nafar Tortillaren 1. Lehiaketa 2017ko abenduaren 17an egingo da, goizez. Iruñeko Alde Zaharrean, udaletxe atzean dagoen Zentral aretoan izango da.

 

Nafar Tortillaren 1. lehiaketaren oinarriak

1. Lehiaketara edozein talde, taberna, jatetxe, kuadrilla edo pertsona aurkeztu daiteke, eta hauetako bakoitzak bi tortilla aurkeztu ahal izango ditu.

2. Izena emateko epea 2017ko abenduaren 15ean, gaueko 24:00etan amaituko da. Izena emateko hemen: info@kukubat.eus

3. Lehiaketa abenduaren 17an izango da Iruñako Zentral aretoan, eta tortillak 12:00etatik 12:30era aurkeztuko dira.

4. Tortillak eginda eraman beharko dira. Iruñan sukaldatzerik ez dutenentzat sukalde gutxi batzuk eskainiko dira. Behar dutenek izena ematean adierazi beharko dute. Sukaldeak erabiltzeko baimenak eskatu izanaren ordenaren arabera esleituko dira.

5.  Tortillaren oinarrizko osagaiak patatak, arrautzak eta ogi apurrak izango dira. Horiez gain osagai gehiago eduki ditzakete. Osagai horiek dokumentatuta dagoen lehenengo tortilla errezetaren omenez aukeratu dira. Hau 1817ko “Memorial de Ratonera” deritzonean ageri da:

"… bi edo hiru arrautza  tortillan bost edo sei laguntzentzat, gure emakumeek arrautza gutxirekin tortilla handi eta lodiak egiten dakitelako, patatak, atapurrak eta beste zerbait nahastuta…"

6. Epaimahaiak irabazlea egun bereko 13:30ean jakitera emango du, eta erabaki hau helegin ezina izango da.

7.  Saridunek honako hau jasoko dute, irabazleak jakitera ematen diren momentuan bertan:

                1. Saria: 300 €

                2. Saria: 200 €

                3. Saria: 100 €

Diruaz gain saridun guztiei janari eta edari otar bana emango zaie.

8. Tortilla erdia lehiaketarako eta osteko dastaketarako eman beharko da.

9. Lehiaketan parte hartzeak honen oinarriak onartzea dakar.

bottom of page