top of page

Albisteak

Nafar tortillaren lehiaketa Iruñako Zentral-en Abenduaren 17an.

 

Orain dela 200 urte, 1817an, Nafarroako patata tortillaren aipamena dugula gogoratuz, abenduaren 17an nafar tortilla lehiaketa egingo dugu Zentral-en.

 

Lehiaketara edozein talde, taberna, jatetxe, kuadrilla edo pertsona aurkeztu daiteke, eta hauetako bakoitzak tortilla bakarra aurkeztu ahal izango du. Tortillaz lehiaketaz gain bertso eta jota saioak egongo diren, baita tortilla nafarraren dastaketa ere.

 

Parte hartzeko prest?

Nor garen

Nafar Tortillaren ekimena Mikoletaren eta Kukubaten  arteko elkarlana da, gure historia gastronomikoa berreskuratzeko.

 

Batetik, Kukubat (http://www.kukubat.eus/eu/nor-garen) turismo etno-kulturala sustatzeko proiektua da eta beraren bidez, Euskalerria-Nafarroa hobeto ezagutarazi nahi da: historia, hizkuntza, mitologia, etnografia, kirolak, kultura, gastronomia, etab.

 

Bestetik, Mikoleta elkartea dugu, orain arte euskararen aldeko ekimenak sustatu izan ditu. Oraingoan, etnografian eta gastronomia alorrean sakondu nahi du, adibidez, gure antzinako janariak eguneratuz eta hedatuz. 

bottom of page