
Patata tortilla barazkiekin
Osagaiak
Kilo 1 patata
2 tipulin
2 piper berde
Porru ½
8 arrautza
Gatza
Oliba olioa
Kaiena piperra 1
Lantzea
- Zuritu eta moztu patatak arrautzopil baterako egiten den bezala.
- Garbitu eta moztu zati txikietan, piper berdeak, tipula eta porrua.
- Su baxuan egin, tipulinak, piper berdeak, kaiena-piperra eta porrua. Kolore pixka bat hartzen duenean, patata gehitu, egin dadila dena poliki poliki, baina egosi gabe.
- Patatak egin ondoren, ondo xukatzen utzi zartagin berean.
- Maniatu.
- Aurrez irabiatutako arrautzak irauli, eta su ertainean sukaldatu, mamitsua geratu dadila barrutik.
- Bildu Frantziako arrautzopila bezala eta zerbitzatu.

David de Jorge
Patata tortilla
Patata egiteko
150 g tipuleta fresko
Kg 1 patata (Mona Lisa)
500 ml. virgen estra olio
Berakatz hagin 1
Tortillarako
Patata guztia
6 koilarakada olio
8 arrautza
Gatza
Patata egiteko
- Tipuleta fin txikitu.
- Lapiko batean potxatu tipuleta su baxuan oliba olio eta berakatzarekin.
- Patata xafla finetan moztu eta gatzatu olioan sartu baino lehen (oso garrantzitsua).
- Berakatz hagina atera, patata oliotan sartu tipuletarekin batera, hau honezkero potxatuta egongo da; eman su altua 4-5 minutuz.
- Jaitsi sua eta patata su baxuan egiten bukatu.
- Olioa iragazi eta bai patata bai olioa gorde.
Tortillarako
- Patata epela arrautza eta olioarekin nahastu.
- Nahasketari gatza gehitu.
- Zartagina berotu eta patata potxatuaren olio apur bat jarri.
- Nahasketa zartaginera bota hau gehiegi berotu gabe, buelta batzuk eman minutu batez egiten joan dadin eta kostra egitea ekiditeko.
- Plater batekin buelta eman eta beste aldetik egiten bukatu. Urtsu utzi.
Josean Alija - Nerua
Patata tortilla, piper gorri eta tipuletarekin
Osagaiak
3 dl oliba olio fin
200 g tipuleta txikituta
100 g piper gorri txikituta
50 g berakatz freskoa txikituta
825 g patata, cm erdiko aldeko dado itxurarekin
Baserriko 6 arrautza
15 g gatz fin
Prestatzea
- Zartagina suan kokatu olioarekin. Ke apur bat ateratzen hastean uretan garbitutako patatak gehitu, hauek iragazi eta lehortu ostean. Tipuleta, piperra eta berakatza ere gehitu. Gatz erdia bota.
- Su bizian mantendu minutu batzuk barazkiak urre kolore pitin bat hartu arte. Ondoren, sua jaitsi eta dena potxatzen utzi 40 bat minutu inguru.
- Zartagina sutik kendu eta epeltzen utzi, bere edukia ondo iragaziz olioa patata eta barazkietatik banantzeko.
- Bestalde, bol batean, arrautzak irabiatu eta gainerako gatza bota. Ondoren patata potxatua gehitu eta ondo irabiatu.
Bukatze eta aurkezpena
- Zartagin bat berotzen jarri eta kea ateratzen duenean boleko nahasketa isuri. 2 minutuz egiten utzi alde batetik, buelta eman eta beste bi minutuz beste aldetik egiten utzi.
- Platerera atera. Tortillaren barrualdea urtsu geratu beharko da.

Hilario Arbelaitz - Zuberoa

Errezetak
Sukaldari ospetsu batzuek haien ohiko patata tortillen errezetak bidali dizkigute. Abenduaren 17tik aurrera nafar tortillaren errezetak ere izango ditugu.